Cooperativas de Plataforma (Basque)
New Yorkeko (AEB) New Schooleko Plataforma Kooperatiba Konsorzioak (PCC ingelesez), MONDRAGON eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-MTA erakundeek elkarlanean eskaintzen dute Plataforma kooperatibak ORAIN! plataforma kooperatibak ulertzeko, inkubatzeko eta bizkortzeko on line ikastaroa.
Kurtsoaren deskribapena
Merkatuek porrot egiten dutenean eta gobernuen segurtasun sareak hautsi, norbanakoek lankidetzan antolatu eta mundu hobea eraikitzeko erak daudela erakusten dute. Gobernuek arrakala soziala eta arrazismoa murrizteko, enpresa teknologiko handien erregulazioan edo oinarrizko azpiegitura digitala sortzeko nahikoa inbertitzen ez dutenean, zer egiten dute pertsonek? Zein aukera geratzen zaie euren artean antolatu eta alternatibak sortzea baino?
Krisi garaietan, ezinezkoa zirudienak, zentzu komuna bihurtzen da: Depresio Handiak, New Deal delakoa sortu zuen. Plataforma kooperatiba digitalak, gaur egun bizitza kalitatea sortzeko zentzu hori bera izan dezakete.
Ikastaro honek, partaideei aukera emango die enpresa teknologiko handien eta gig economy-aren aurrean, munduko kooperatibista moduan ekintzaile izateko beharrezko gaitasun eta trebakuntza jasotzeko. Ekintzaile kooperatibista berrien belaunaldiaren parte izan eta bertatik ikasten lagunduko du.
Datak
2021ko abuztuaren 30a – 2021ko abenduaren 17ª
Izena emateko
Kostua
Ikastaroaren kostua: 150 $ edo 40$
“Iparralde Globala” deiturikoarentzat – (110$ ikastaroa+ 40$ izen-ematea= 150$)
“Hegoalde Globala” deiturikoarentzat (40$ izen-ematea soilik)
Egin klik “Platform Co-op Now Scholarship” en web orrialdean, beka izan dezakezun jakiteko
Sailkaketa, Nazio Batuen garapen indizearen zerrendaren arabera egingo da.
Zeinentzako da ikastaro hau?
- Plataforma digital bat sortu nahi duten pertsonentzat eta bertan lan egingo dutenen baldintza duinak nahi dituzten haientzaat
- Ekonomia digitalaren ikerketarekin konpromezua duten haientzat
- Politika publikoaren birformulazioan interesa duten haientzat
- Plataforma Kooperatiba digitaleruntz bidea egin nahi duten kooperatiba edo Start-up -entzat
Erabiliko diren hizkuntzak
- Ikastaro honek inglesa izango du hizkuntza nagusia eta gaztelera ere ia ikastaro osoan erabiliko da.
- Irakurketen gehiengo ingelesez izango dira
- Ikerketako ibilbiderako, urritik aurrera erabiliko den hizkuntza inglesa izango da. Ekintzailetzaren ibilbidea tokiko kide lokalen araberakoa izango da (tokiko eragileen hizkuntzen artean honako hauek eta beste batzu ere sartzen dira: inglesa, gaztelera, portugesa, frantsesa eta poloniera)
Irakasleak
R. Trebor Scholz
Komunitateari buruzko kezka sakonak dituen ikerlari eta aktibista da. New Yorkeko The New School-en Ekonomia Digital Kooperatiboaren Institutuaren sortzaile eta zuzendaria. Era berean, Harvard University-ko Berkman Klein Center for Internet & Society-ko irakaslea da. Informazio gehiago: https://platform.coopersystem.com.br
Jose Mari Luzarraga Monasterio
MONDRAGONen ekintzaile soziala, globalizazio humanizatua helburu duen talde lanaren ekintzailetzaren bidezko “Teampreneurship”en dihardu, Mondragon Team Academy (MTA World) elkartearen sortzaileetakoa. Talde ekintzaileekin eta aldaketarako lider gazteekin osatutako nazioarteko komunitatea da MTA World, eta hezteko ikuspegi berria birdefinitu eta ezarri du. “Ashoka fellow” 2015etik.
Zer ikasiko duzu ikastaroan?
- Plataforma kapitalismoa eta gig ekonomiari buruzko ulermen aurreratua
- Lan elkartuko kooperatibei buruzko ulermena
- Zure Plataforma digitalerako ekintza planaren zirriborroa
Erakunde bazkideak
Maila globalean TAZEBAEZ, CICOPA-CECOP eta Diesis Sarea (Europa)
Tokiko partnerrak
Confecoop (Colombia)
Cooperative College (UK)
Cooperative Support Service (Nigeria)
CoopTech (Poland)
Cudecoop (Uruguay)
Écosystème Pour les Plateformes Collaboratives Collectives (Canada)
Escuela Andaluza de Economía Social (Spain)
Espazocoop (Spain)
Facttic (Argentina)
Florida Universitaria (Spain)
Gapatma – Demokrasi Ekonomi (Indonesia)
I TRES COOP (Peru)
Ibero Puebla (Mexico)
Incubator.coop (Australia)
Industree (India)
Institut Mines-Télécom (France)
Legacoop Liguria (Italy)
LSP2I – Institute for Indonesian Co-operative Development Studies (Indonesia)
Plateformes en Communs (France)
Platform Co-ops Germany (Germany)
Red Root Artist Cooperative (Philippines)
Start.coop (USA)
Sulabatsu (Costa Rica)
Unidad de Innovación Social de Navarra (Spain)
Universidad Cooperativa de Colombia (Colombia)
Universidad Fundepos (Costa Rica)
Universidade do Paraná (Brasil)
Usach (Chile)
Zuhura Innovations Africa (Kenya)
Zer jasoko dugu nik eta nire komunitateak?
- Kapitalismoa eta gig economy-a eta ekonomia digital kooperatiboari buruz ikastea
- Plataforma kooperatiba digital bat sortzeko prozesua ulertzea
- Plataforma kooperatiben ekosistema ezagutu eta ulertzea
- Komunitate global honetako parte diren ehunka pertsonekin harremana izatea.
- Plataforma kooperatibo digital baten proiektuaren negozio plan baten zirriborroa garatzea.
- Trebetasun berriak eskuratzea
- Tokiko erakundeekin elkarlana
- Esperientzia eta ezagutzak partekatu
- Ikastaroaren ostean ikaskide sareko kide izatea.
Nola funtzionatzen du?
- Ikastaro ziurtatua da; honako emaitzarekin: gainditua ala ez.
- Iraupena: 15 aste
- Eskatzen duen beharrezko denbora konpromisoa: 14 saio, 15 astean zehar.
- Orduak guztira: 66, materialak, saioak eta prestaketa barne
- Eskolak modu asinkronoan eskaintzen dira; modu malguan eskura ditzakezu
- Deskarga daitezkeen baliabideak
- Zuzeneko elkarrizketak online eran eta formato sinkronoan izango dira
- Hainbat hizlari eta pertsona inspiratzailek haien esperientziak kontatuko dituzte
Nola jakin ikastaroa arrakastaz burutu dudala?
Ikastaroa arrakastaz betetzeko, parte-hartzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Ikertzaile ibilbidea:
Ikertzaileek, arduradun politikoek eta ekintzaile ez direnek 3.000 hitzeko saiakera bat entregatuko dute
- Ekintzaile ibilbidea
Ekintzaile direnek, edo plataforma kooperatibo digital baten sorrerarako negozio eredua egiten ikasi edo egin nahi dutenek, kurtsoari buruzko hausnarketak jasotzen dituen 500 hitzeko saiakera bat entregatu beharko dute, eta baita ere garatu duten ideiari buruzko 3 minutuko bideo bat.
Zein dira datak eta epeak?
Lehen zatia (abuzuak 30- irailak 30): 4 astetan zaitutako 16 ordu (3 ordu teoria , klase eta materialen inguruko hausnarketekin eta ordubete sare globaleko kideekin elkarrizketa)
Bigarren zatia (Urriak 4 – Abenduak 17): 66 ordu klase eta teoriarako, astean ordubete sare global eta lokaleko kideekin elkarrizketarako eta taldean egiteko lana)
Zergatik PCC eta MONDRAGON?
Platform Cooperativism Consortium eta Mondragon Unibertsitatea liderrak dira langile digital kooperatiboaren esparruan. Prestakuntza eta laguntza eskaini genituen ikastaroaren lehen eta bigarren edizioetan: 55 herrialdetako 828 parte-hartzaile, 49 partner global eta plataforma kooperatiben 299 ekimen berri.
Ziurtagiririk jasoko dut?
Saioetan eta entregetan konstantea bazara, eskatutako materialak egiten badtuzu, ikasturte osatuaren ziurtagiria jasoko duzu.
Zer diote kurtsoari buruz?
“PCCk eta MONDRAGONek mundu osoko kolaboratzaile eta koperatibisten sare anitz bat osatu dute; elkarlanerako sare bat dute, izpiritu kooperatiboaren islada dena. Gu, SEWA Federazio Kooperatiboan, Indiako emakume langile informalak sare horretara hurbiltzeko eta sartzeko inspiratu gara “- Salonie
“Plataforma kooperatibak ORAIN! aukera paregabea izan da profesionalak konektatzeko, ikuspegiak eta inspirazioa lortzeko. Ikastaroa aukera paregabea izan da maila globalean konektatzeko eta plataforma kooperatiben esparruan sortuko dena ikusteko. Mundu mailan noizbehinkako topaketak egin ondoren, plataforma kooperatiben komunitateak modu kolektiboan ikasteko eta lankidetzak eraikitzeko aukera izan zuen. Hurbilketa hori, eskola hutsak baino askoz gehiago izanik, funtsezkoa da egitasmo txikiek zein mugimendu orokorrak gainditu beharreko erronkei aurre egiteko”- Damiano
“Plataforma kooperatibak ORAIN!”-ek behar nituen ezagutza eta kontaktu globalak eskaini zizkidan, Plataforma kooperatiben ekosisteman sartu ahal izateko. Esperientzia izugarri baliotsua eta inspiratzailea izan da. ” – Alfred
Galdera gehiago dituzu?
Bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: platformcoops@mondragon.edu